Etxanobe Atelier

Sukalde konektatua eta proiekzio interaktiboak 2018

Deskribapena Etxanobe Atelier jatetxearentzako bereziki garatutako konponbidea. Zerbitzariak sukaldearekin konektatzen ditu, beren lana erraztu eta eraginkorrago egiteko, eta bezeroei zerbitzua hobea eman ahal izateko, ikus-entzunezko esperientzia interaktibo berezia izan dezaten. Tabletak erabiliz, zerbitzariak sukaldearekin komunikatzen dira; une bakoitzean zein plater prestatu behar den jakinarazten dute, mahai bakoitzeko pertsona kopurua edota menuan egon daitekeen edozein aldaketa, alergia edo bestelako arrazoiak direla medio. Tablet horien bidez, mahaiekin komunikatzen dira, Sony Xperia Touch proiektoreen bidez plateren aurkezpenak eginez. Aurkezpenak ikusita, bezeroek proiektutako irudiak erabil ditzakete, proiektatzen diren gainazalaren gainean ukituz, menuaren inguruko informazio eta xehetasun gehiago kontsultatzeko. Proiektatutako aplikazio horren beraren bidez, zerbitzariei edozein unetan deitu ahal zaie, botoi bat sakatuz. Gainera, zerbitzariek zein sukaldeko langileek Smartwatch izenekoak dituzte, egindako edozein aldaketa edo agindu berriren bat jakinarazteko; horrela, ez dute etengabe tabletak kontsultatzen ibili beharrik.

Ezaugarriak Tabletak smartwatch eta Sony Xperia Touch proiektoreekin konektatzen dituen konponbidea, zerbitzari eta sukaldarien lana errazteko eta bezeroei ikus-entzunezko esperientzia interaktibo berezi bat eskaintzeko.

Bezeroa Restaurante Etxanobe Atelier

Dispositiboak Sony Xperia Touch tablet, smartwatch eta proiektore interaktiboak.